Eginkizunak
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren xedea da, bere egoera pertsonalagatik, sozialagatik eta familia-egoeragatik, bizitza normala, Duina eta osoa garatzeko arazoak dituzten herritarrei zerbitzuak ematea.
Horrez gainera, giza garapen iraunkorra sustatzen du, eta, beraz, genero politikak eta lankidetza eta garapen politikak diseinatzen ditu.
Politikak
-
Zerbitzuak ematea mendetasuna eta/edo desgaitasunen bat duten pertsonei, babesgabezia egoeran dauden edo tratu txarrak jasan dituzten emakumeei eta adingabekoei eta gizartean baztertuta dauden edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei.
-
Familiari laguntzeko programak garatzea, batez ere familia barruan gatazkak daudenean eta gizarte- eta hezkuntza-laguntza behar denean.
-
Bizkaian gizarte zerbitzuak ematen dituzten erakunde, zerbitzu eta zentroak baimendu, erregistratu eta homologatzea, baita haiek ikuskatzea, eta, hala badagokio, zehapenak ezartzea ere, indarrean dagoen arautegia betetzen dela bermatzeko.
-
Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politikak eta gizartearen garapenerako lankidetza, sentsibilizazio eta hezkuntza politikak sustatzea eta gauzatzea, gure herrian eta gure mugetatik kanpo, baita herritarren eskubideak eta bereizkeriarik eza aplikatzen direla bermatzen duten politikak sustatu eta gauzatzea ere.
Goian deskribatutako politikak hirugarren sektorearen laguntzarekin eta Bizkaiko herritarren parte-hartzearekin diseinatu eta gauzatzen dira.
Antolaketa
Sailaren egitura Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 3ko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez onartu zen. Dekretu hori 69 zenbakiko BAOn argitaratu zen, 2012ko apirilaren 11n.
Zuzendari Taldea
-
Gizarte Ekintzako foru diputatua
-
Maria Pilar Ardanza Uribarren and.
-
Administrazioaren eta Plangintzaren zuzendari nagusia
-
Andoni Rekagorri Barrenetxea jn.
-
Gizarteratzea Sustatzeko zuzendari nagusia
-
Mercedes Muñiz Estancona and.
-
Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko zuzendari nagusia
-
Sergio Murillo Corzo jn.
-
Berdintasunerako zuzendari nagusia
-
Xabier Legarreta Gabilondo jn.
Gure bulegoen kokapena
-
Ugasko bidea, 3 Bis, 2. solairua - 48014 Bilbo
-
Zerbitzu Orokorren Zerbitzua
-
Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzua
-
Erakunde Jardueren eta Gizarte Proiektuen Zerbitzua
-
Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua.
-
Umeen Zerbitzua
-
Ugasko bidea, 5 Bis, 1. solairua - 48014 Bilbo
-
Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzua: Mendetasunaren Ebaluaziorako eta Orientaziorako Atala.
-
Zentroen Zerbitzua
-
Nicolas Alcorta 4, beheko solairua - 48003 Bilbo
-
Gizarte Inklusioa Sustatzeko Zerbitzua
-
Marcelino Oreja 3 eta 5, beheko solairua - 48012 Bilbo
-
Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzua: Desgaitasuna Ebaluatzeko Atala
-
Lersundi 14, 48009 Bilbo
-
Prestazioen eta Diru-laguntzen Zerbitzua
-
Mazarredo zumarkalea 63, 3. - 48009 Bilbo
-
Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusia