saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

“UDALEKUAK 2012” KANPAINAKO LEHEN IRTEERAK

Larunbata, 2012(e)ko Ekainaren 30a 10:30

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

"Udalekuak 2012" eta "Uda Gaztea" kanpainetan parte hartuko duten umeak eta gazteak, hurrenez hurren, bihar joango dira Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen udalekuetara.

Lehenengo autobusak goizeko 9:00etan irtengo dira, Ansioko metro-geltokiaren ondoan dagoen instalazio batetik.

Lehenengo irteera-txanda honetan –datorren igandean izango da, uztailak 1-, 530 neska-mutil irtengo dira Aldundiak antolatutako udalekuetara, bakoitza bere helmugara.

Aurtengo kanpainetan, 2.230 plaza eskaini dira (1.660 plaza, Udalekuetarako eta 570 plaza, Uda Gaztea kanpainarako). Aurtengo udan eskaintzen diren helmugak hauek dira: Amaiur, Bidarrai, Bertiz-Narbarte, Guara, Zarautz, Segura, Orio, Hondarribia, Barria, Zugaztieta, Urduña, Gorliz, Urdaibai, Zestoa-Sastarrain, Lapurreketa, Lurraska, Bizkaia-Athletic, Lauaxeta eta Zuhatza. Askotariko eskaintza dago, beraz.

Aurtengo kanpainetan, 6.179 neska-mutilek eman dute izena (5.216k, Udalekuetarako eta 963k, Uda Gaztea kanpainarako), eta plazak notario aurreko zozketa bidez esleitu dira.

 

Erantsitako fitxategiak:

Dokumentuak

 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 
Aldundiaren logotipoa